Zergatik daukagun Europako 3. elektrizitate garestiena galderari erantzuteko, Oligopoly Off dokumentalaren emanaldia antolatu du Barrizar Energi Zerbitzuen Kooperatibak Markina-Xemeinen eta Lekeition. Eredu Energetiko Berri Baterako plataformak egindako dokumentalak gaur eguneko egoera energetikoa eta herritarrek beste eredu energetiko bat lortzeko egin dezaketena azaltzen du. Oligopoly Off maiatzak 6 eta 7 estreinatuko da espainiar estatuko eta Euskal Herriko 90 herri eta hiritan. Markina-Xemeingo eta Lekeitioko emanaldiak maiatzaren 7an izango dira, 19:00etan, kultur etxeetan.
Politika energetikoa erregai fosilen oligopolioko enpresen interesetara hipotekatuta dagoela azaltzen du dokumentalean Eredu Energetiko Berri Baterako Plataformak, eta gobernu ezberdinak presionatzen dituztela euren etekinak gero eta haundiagoak izateko. “Herritarrok energia edukitzeko dugun eskubidea ez da babezten, ez eta aldaketa klimatikoari aurre egingo dion politika energetiko sentsudunik ere”, diote .
Fracking-a edo hausdura hidraulikoa
Aztarna ekologikoa ere gero eta handiagoa dela nabarmentzen dute. “Elektrizitate eta gasaren igoerak etengabeak dira, gero eta gente gehiago pobrezi energetikoan bizi da, eta energi berriztagarriei murrizketak jartzen zaizkie”. Kanariar irletako prospekzioak, frackina, Castor proiektua, Villar de CaƱaseko hilerri nuklearra, eta PP eta PSOEko gobernuek elektrikei egindako 3.400 miloi eman izana ere azaltzen dituzte dokumentalean.
Proiektu horien aurkako borrokekin batera, energi berriztagarrietan oinarritutako alternatibak ere proposatzen dituzte, “herrien burujabetza energetikorantz bideak zabalduz”.
Eredu Energetiko Berri Baterako plataforma 250 elkartek osatzen dute, eta dokumentala egiteko 600 pertsona baino gehiagoren laguntza izan dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.