Barikuan [maiatzak 8] hasi eta ekainaren 13ra bitartean jokatuko da XIV. Plazatik Gaztetxera Txapelketa. Urteekin ondo sustraituta dagoen txapelketa da Plazatik Gaztetxera, eta bere helburu nagusiak bi dira: «bertsolari gazteari kantatzeko aukera eman» eta «bertsoa gaztearengana gerturatzea».
Guztira, 32 bertsolari gaztek parte hartuko dute, bikoteka; horien artean izango dira Imanol Lekunberri Aretxabaleta mutrikuarra eta Eneko Arrate Sololuze markina-xemeindarra.
Bertsolari gazteak Plazatik Gaztetxera txapelketan parte hartzen. Argazkia: Plazatik Gaztetxera
Hiru fasetan banatuta, guztira zazpi saio egingo dira. Lehenengo fasean, hamasei bikotek parte hartuko dute Soraluzen, Mutrikun, Eibarren eta Elgoibarren egingo diren lau kanporaketetan. Kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da, eta gainerako laurak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
Puntuazioari dagokionez, antolakuntza lanetan ari diren zazpi gazte asanbladetako kideek egindo dituzte epaile lanak. Era berean, eurek egingo dituzte gai jartze eta bestelako lanak ere.
Finala, Markina-Xemeinen
Lehenengo kanporaketako zortzi bikote onenek, maiatzaren 22an Antzuolan eta maiatzaren 29an Deban jokatuko diren finalerdietan parte hartzeko txartela lortuko dute.
Txapelketa borobiltzeko, Plazatik Gaztetxera Eguna egingo da Markina-Xemeinen, ekainaren 13an. Bertan bi kanporaketetan sailkatutako lau bikote onenak parte hartzeko aukera izango dute. Finala jokatzeaz gain, egun guztiko jaia ere egingo dela nabarmendu dute antolatzaileek.
Saio guztiak 22:30ean hasiko dira, eta aurrez gaztetxeetan afaltzeko aukera ere egongo da.
Kanporaketei dagokionez, zapatuan[maiatzak 9] Mutrikun jokatuko da bigarren kanporaketa. Bertan, lau bikotetan banatuta, zortzi bertsolarik parte hartuko dute.
20:30ean hasita, bertso afaria egingo da gaztetxean bertan, eta ondoren hasiko da bertsolari gazteen arteko norgehiagoka.
KANPORAKETAK
Maiatzak 8, Soraluze
Maddi Gallastegi eta Eneko Beretxinaga
Aitor Salegi eta Aitor Irastorza
Maialen Akizu eta Jon Gurrutxaga
Asier Azpiroz eta Adur Gorostidi
Maiatzak 9, Mutriku
Imanol Lekunberri (Mutriku) eta Imanol Uria
Malen Amenabar eta Eneko Arrate (Markina-Xemein)
Aitor Servier eta Asier Galarza
Aratz Igartzabal eta Gorka Maiz
Maitzak 15, Eibar
Eli Pagola eta Eñaut Martikorena
Josune Arakistain eta Ander Zulaika
Saioa Alkaiza eta Alazne Untxalo
Maider Arregi eta Gemma Urteaga
Maiatzak 16, Elgoibar
Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua
Antton Aizpurua eta Ainhoa Sarasua
Aitor Bizkarra eta Txabel Ormazabal
Amaia Iturriotz eta Mikel Iturriotz
FINALERDIAK
Maiatzak 22, Antzuola
Maiatzak 29, Deba
FINALA
Ekainak 13, Markina-Xemein
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.