38. Euskal Zine Bileran parte hartzeko epea zabaldu dute
Euskal zinemagile eta zinemazaleen bilera da Lekeitiokoa. Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, “aurten ere pelikula asko espero ditu udalak”.
Lehiaketa
Euskal Zine Bilerak bi kategoria ditu lehiaketan: amateurrena eta profesionalena. “EZB-k, hain zuzen ere, euskarazko lan amateurrak saritu eta bidea egiten laguntzeaz gain, euskal zinemagile profesionalen bilgune ere bilakatu nahi du”.
Kategoria bakoitzean, Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dira. Profesionalen kategorian 1.600€ eta zilarrezko antzarra dira sariak, amateurrean berriz 1000€ eta zilarrezko antzarra. Horrez gain, jaialdiko saririk preziatuena, Film Onena saria ere profesional eta amateurren kategorietan emango da: lan profesionalak 1.900€ eta urrezko antzarra jasoko dute eta lan amateurrak 1.300€ eta urrezko antzarra. Iaz, Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen filmak irabazi zuen profesionalen arteko film onenaren saria; amateurren artean berriz, Unai Garateren Ordu Erdi filmak.
Kategoria bakoitzean, Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dira. Profesionalen kategorian 1.600€ eta zilarrezko antzarra dira sariak, amateurrean berriz 1000€ eta zilarrezko antzarra
Nahikoa ez bada, EZBk, euskal zinegile gazteak ere bultzatu nahi ditu, eta horretarako sari berezi bat dago: Gazte 22 saria. Atal horretan 1993ko urtarrilaren 1aren ondoren jaiotakoak sartzen dira. Parte hartzaileen artean 600 euroko sari berezia emango da. Iaz, Itsaso Echevarriaren Positibatzea lanak jaso zuen Gazte 22 saria.
Iaz egin bezala, genero ikuspegia hoberen txertatzen duen lana sarituko du Antzar Morea eta 500€ko sariagaz. Kontuan hartuko da ere emakumearen presentzia zenbatekoa izan den lana sortzeko prozesuan. Kasu horretan, saria Lekeitioko Udaleko Berdintasun batzordeak emango du.
Euskal Zine Bileran parte hartzeko ondorengo pausuak bete beharko dira: Lehenengo www.zinebilera.com orrialdean izen emate orria bete beharko da. Ondoren, Click for Festivals plataformara bideratuko zaitu eta bertan kontu bat sortu, fitxa bete eta pelikula igoko da kalitate onean. Amaitzeko, zure lana Euskal Zine Bilerara igo beharko duzu, bertan plataforman.
Zuzeneko informazioa jasotzeko edota bestelako zalantzak argitzeko, telefono zenbakiak eta posta elektroniko ehlbideak zabaldu ditu Euskal Zine Bilerak: 94 624 34 82 / 656728107 eta zinebilera@zinebilera.com helbidea. Horretaz guztiaz gai, Euskal Zine Bileraren webgunean ere argibideak daude.
Aukeraketa
EZBk 50 film baino ez ditu onartuko lehiaketan. Gehiago jasoz gero, Aukeraketa Batzordeak azterketa eta hautaketa lanak egin beharko ditu. Horretan, profesional eta amateurren arteko oreka mantendu egingo dela jakitera eman dute.