Bost karteldegi jarri ditu Lekeitioko Udalak, euretako bat udaletxe ostean.
Guztira 2 metroko zabalera eta 1,20 metroko luzera duten bost karteldegi jarri ditu kaleetan Lekeitioko Udalak. Aldaketak, 441,65 euroko aurrekontua izan du, eta herriko taldeei dituzten eskaintza eta aldarrikapenak jartzako lekuak eskaintzea du helburu.
«Lekeitioko kultur eta kirol talde zein eragile sozialen partehartzea herrian oso handia da eta hauek behar dituzte», azaldu du udalak. Hain zuzen ere, herriko talde askoren eskaintza eta aldarrikapenak kartelen bidez ezagutzera ematen dira, herritarrek, modu horretan, herriko egoera politiko, sozial eta kulturalaren berri zuzenagoa izateko.
Bost karteldegi horiek baina, eraginkorrak izateko, denen artean partekatzea komeni dela azpimarratu du udalak. Beraz, ipinitako kartelaren iraunaldia betetakoan deitzeileak berak kartela kentzea egokiena litzatekeela esan dute. «Modu horretan, karteldegian beharrezko eta eguneratutako kartelak baino ez ziren egongo, ez zen deialdi nahasketarik emango gehiegizko kartel kopuruagatik eta denon komunikazioa eraginkorragoa izango litzateke», nabarmendu dute.