Gutxi falta dira ohorezko lurralde mailako denboraldia amaitzeko. Hiru jardunaldiren faltan
Aurrerako nagusiek lider jarraitzen dute, baina azken txanpa honetan jarraitzaileen babesa, animoak eta berotasuna behar-beharrezkoak dituzte liga irabazi eta hirugarren mailara jauzi egiteko. Xepe Gallastegiren mutilak sailkapen taulako lehen postuan dira 68 puntugaz, baina
Aretxabaletako taldea atzetik oso hurbil dute, bost puntura.
Herritarrak eta jarraitzaileak ondo ari dira erantzuten taldeak egindako eskariari, eta Zaldupe udal zelaian jokatu diren partida denetan harmailak bete-bete egin dira. Etxean ez eze, kanpoan jokatu dituzten partidetan ere jarraitzaile ugari hurbildu dira kolore gorri urdinak defendatzera.
Aurreko astean Zaldupeko harmailak herritarrez bete ziren. Argazkia: Aurrera
Hori dela eta, domekan [maiatzak 10], 16:30ean, Aurrerak Oñatiko Azkoagain zelaian
Aloñamendi taldearen aurka jokatuko duen partida ikusteko, autobusa antolatu du klubak. Aurrerako jokalariek eta talde teknikoak herritar eta jarraitzaile guztiei partidara joatea gonbitea luzatu diete. Aurrerazaleen autobusak 15:15ean irtengo dute Zaldupe aurretik.
Interesa duten guztiek zapatu [maiatzak 9] eguerdira arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako bi aukera daude: bata, telefonoz 94- 683 10 53 zenbakira deituta, eta bestea, Zaldupen bertan izena ematea.