Barikuan hasi eta bi astetan zehar ekitaldi ugari egingo dituzte Berriatuko San Gregorio jaietan.
Etzi, 19:00etan txupina jaurti, eta Kaxero Gaupaseroren jaitsieragaz jai giro bete-betean egongo dira. Gero, txosnak zabaldu eta gauean play back txapelketa eta Jimi Laboa taldearen erromeriagaz primeran pasatzeko aitzakiarik ez da faltako.
Besteak beste, lehenengo asteburu honetan paella txapelketa, Norte Apache, Vendetta eta Honat taldeen musika emanaldiak eta urteroko txirrindulari lasterketa egingo dituzte. Hain zuzen ere, zapatuan Gababus zerbitzua egongo da eskualdeko herrietatik.
Datorren astean, berriz, Tarine musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute eguen arratsaldean. Bestalde, barikuan hasi eta domekara bitartean kirola izango da protagonista: berritxuar zestalari ohien kinielak, futbol topaketak, mountain bike martxa, zesta puntako txapelketako finalak…
Maiatzaren 16an, arratsaldean, agurtuko dute Kaxero Gaupasero datorren urterarte. Hala ere, biharamunean Mendaroko eta Berriatuako bizilagunek desafioa egingo dute. Berriatuko harri txikiarekin hogei minutuko saioa egingo dute zortzi laguneko neska-mutil taldeek.
EGITARAUA:
- Maitzak 8, Kaxero Gaupasero eguna
19:00. Kaxero Gaupaseroren jaitsiera eta txupinazoa, Goikolau kultur elkartearen eskutik, eta Tarine udal musika eskolako txarangak animatuta.
Ostean. Txosnen zabalduera, eta txorizo egosia eta sagardo jana jaiak indartsu hasteko.
22:00 Play back txapelketa.
Ostean. Erromeria Jimi Laboa taldearen eskutik.
- Maitzak 9.
09:30. Mahaiak ipini, tresnak hartu eta paella egitera.
12:00. Meza nagusia.
14:00. Paella txapelketa.
Ostean. Herri bazkaria.
Egun guztian zehar. Jainekin txarangak alaituko ditu kaleak.
23:00. Herriko plazan kontzertuak: Norte apache, Vendetta eta Honat.
- Maitzak 10.
12:00. Meza nagusia.
Ostean. Herriko Sarats taldearen dantza emanaldia.
15:30. Afizionatu mailako XXXIV. Txirrindulari lasterketa San Gregorio saria.
- Maitzak 14.
19:30. Nire lehenengo emanaldia Tarine udal musika eskolaren eskutik, Mendibarren pilotalekuan.
- Maitzak 15.
20:00. Berritxuar zestalari ohien kinielak Mendibarren pilotalekuan.
- Maitzak 16, Kirol eguna
09:00. Benjamin eta kimu mailetako II. Futbol topaketak egun guztian Ibarra futbol zelaian.
09:30. Mountain bike martxa (umeentzako buelta txikia egongo da).
18:00. Zesta puntako XXVII. San Gregorio txapelketako finalak, VII. Felix Aldazabal memoriala.
Ostean. Kaxero Gaupaserori agurra.
- Maitzak 17, Desafixo eguna.
13:00. Giza proba desafioa: Mendaro-Berritxu.