Lekeitiarrek Eskolapean egin dute elkarretaratzea.
Iritsi da Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten
28 gazteen auziaren epaia. Hasieran auzipetu zituzten 28 gazteetatik zazpi zigortu dituzte seina urteko espetxe zigorrarekin —hamabiri karguak kentzeko eskatu zuen fiskalak epaiketan—. Epaiaren berri eman aurretik, Espainiako Polizia eta Ertzaintza horiek atxilotzera joan dira, eta atxilo eraman dituzte Xabat Moran, Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz eta Marina Sagastizabal; azken hori Bilbon, San Mamesetik gertu.
Lekeition atxiloketok salatzeko elkarretaratzea egin dute.
Lekeitioko elkarretaratzea.