San Ignazio kaleko 26. zenbakian gertatu da sutea, 6. solairuan. Zehatz esateko etxebizitzako sukaldean gertatu da sutea. Txikia izan bada ere, etxebizitzako bizilagunak larrialdietara deitu du eta harek Ertzaintza, udaltzainak eta suhiltzaileak mugiarazi ditu. Ertzaintzak 16:45ean jaso du sutearen abisua.
Ondarroako San Ignazio kalea, suhiltzaileen kamioiekin eta anbulantziagaz.
Udaltzainak izan dira lehenak heltzen. Atzetik, jarraian, ertzainak ailegatu dira. Dena dela, ertzainak ailegatu orduko, etxebizitzako bizilagunak sutea itzalita zeukan.
Ke asko atera dela esan dute auzotarrek. Eta horregatik, suhiltzaileen lana kea kentzea izan da. Ez da egon ez zauriturik ez eta aparteko garrik ere. Dena dela, gertakizunak alarma piztu du herrian. Izan ere, suhiltzaileen kamioia, Ertzaintza eta udaltzainak leku berean ikusteak auzotarren ezinegona sortu du.
Ertzain bat, sutea gertatu den etxeko atarian.
San Ignazio kaleko 26. zenbakian gertatu da sutea, 6. solairuan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.