Mutrikuko I. Enpresa Proiektu Lehiaketako irabazleak ezagutara eman dira. Aurkeztu diren zortzi proiektuetatik onenak Merkatu Plazan arrandegia, Tipi-Tapa eta Koostei Okindegi Ekologikoa izan dira. Lehen hiru sarituek euren proiektuari bultzada emateko 2.500, 1.500 eta 1.000 euroko sariak jaso dituzte , hurrenez huren.
Lehiaketa Mutrikuko Udalak eta Debegesa Garapen Agentziak ipini dute martxan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du.
Lehiaketaren irabazleak. Ezkerretik eskumara: Josu Etxarri (3. saritua), Ana Rosa Landa (1.saritua) eta Jone Larrañaga eta Anuska Tena (2. sarituak)
Marta Amonarriz Mutrikuko Garapen planaren koordinatzailearen iritziz, aurkeztu diren zortzi proiektuen artean aukeraketa egitea “zaila” izanda. “Guztiek izan dute bere xarma, baina azkenean hiru aukeratu behar izan ditugu”.
Lehen saria Merkatu Plazan ezarriko den arrandegiarentzat
Sariei dagokionez, aurkeztu diren proiektu guztien artean onena Ana Rosa Landa ekintzailearena izan da. Landak arrantza sektorearekin eta merkataritzarekin lotura duen proiektua aurkeztu du: Merkatu Plazan arrandegia. Bertan “bertoko produktuak” salduko direla nabarmendu du proiektu onenaren irabazleak.
Irabazleak sariketaren antolatzaileekin batera
Bigarren saria, aldiz, merkataritza eta hezkuntzarekin lotua dagoen proiektu batentzat izan da: Tipa-Tapa-rentzat. Irati Solupe, Jone Larrañaga, Anuska Tena eta Hostaizka Arrieta ekintzaileek sustatu proiektuak hezkuntza zerbitzu integrala eskani nahi du Mutrikun bertan. Besteak beste, hezkuntzarekin zerikusia duten hainbat zerbitzu eta tailer emateko asmoa dute.
Azkenik, hirugarren saritua Josu Etxarri izan da. Etxarrik aurkeztutako proiektuak Mutriku eta inguruetan eskainiko den produktu bereizgarri bat eskaniko du: Koostein egindako ogi ekologikoa. Bere asmoa “Mutrikun ez dagoen” ogi ekologikoa egitea da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.