Berba gabeko ipuinak, ipuin berziklatuak eta popup-ak edo zabaltzen diren ipuinak egiteko aukera edukiko dute zapatuan, maiatzak 9, 3 eta 12 urte bitarteko umeek. Herri bibliotekak, ipuinak egiteko sormen tailerra antolatu du, eta 17:00etatik 18:30era, ipuin, paper eta berziklapenean murgilduta ibiliko dira ume eta gaztetxoak.
Papera egiteko tailerra.
«Tailerrak, artea eta literatura lotzen ditu eta umeentzako oso polita izango da», azaldu du Igor Idoeta Markina-Xemeingo herri bibliotekako arduradunak.
Idoetak aurreratu duenez, ipuin bat irakurri eta lantxoak egingo dituzte sormen tailerreko parte hartzaileek. «Berziklapena eta natura izango dira gaietako batzuk», zehaztu du.