Goizean goizetik zabalik egongo dira erakusmahaiak, bertako eta inguruetako ekoizleen produkturik onenekin. Baserritarren ortuariak eta fruituak, landare ekologikoak, haziak, askotariko artisau produktuak… eskaintza zabala izango dute bertaratzen direnek.
Gainera, bigarren eskuko azoka ere prestatu dute, eta edonork parte hartu dezakeenez, etxean erabili gabeko gauzak dituztenek saltzeko edo trukatzeko aukera ederra izango dute.
Goizetik eguerdira bitartean bertoko bildotsa eta sagardoa dastatzeko aukera izango da, eta 13:00etatik aurrera Mendexako dantza taldekoek saioa egingo dute.
Gero, herri bazkarian elkartuko dira herritarrak Mahaigaineko jatetxean. Nagusiek hogei euro eta umeek zortzi euro ordaindu behar dute, eta bihar da apuntatzeko azken eguna. Entsalada, makarroiak, oilaskoa, postrea, kafea eta kriantza ardoa sartzen dira menuan.
Mendexara igoera
Bestalde, 12:00etan hasita zaldi lasterketak egingo dituzte. Mendexako zubitik herriko plazara bitartean bi kilometro pasatxoko ibilbidea egingo dute. Bi modalitate egongo dira: odol garbiak eta gurutzatuak.
Zaldi lasterketetean parte hartu gura dutenek barikua dute apuntatzeko azken eguna. 946 842 106 zenbakian edo
alkatetza@mendexa.net helbidean izena eman daiteke. Hamalau urtetik gorakoek parte hartu dezakete, eta zaldiaren osasun agiria aurkeztu beharko dute egunean bertan.
SARIAK:
ODOL GARBIAK:
- – 200 euro eta garaikurra
- – 150 euro
- – 125 euro
- – 100 euro
- – 75 euro
GURUTZATUAK:
- – 150 euro eta garaikurra
- – 125 euro
- – 100 euro
- – 75 euro
Oharra: Saririk jasotzen ez duten partaideek 50 euro jasoko dituzte