Mutrikuko euskara taldea esaera eta hitz zaharren bilketa egiten hasi da
Mutrikuko Bai Txo! euskara taldeak Gatza eta Piperra ekimena martxan jarri du. Ekimenaren helburua herriko esaera eta hitz zaharren eta berrien bilketa egitea da. Herritarren parte hartzea eskatu du taldeak.
Herritarrek denda eta tabernetan aurkituko dituzte buzoiak. «Asko ez da kostatzen; modu horretan, gure ondarrea danok batera jasoko dugu modu erraz eta herrikoi baten», azaldu dute euskara taldeko kideek. Epea maiatza amaitu arte dago zabalik. “Dendetako eta tabernetako buzoiak ekaineko lehen astera arte egongo dira”.
Ekimenaren inguruko argibideak eskatzeko, ondoko posta helbidera idatzi ahal dute herritarrek: baitxoelkartia@gmail.com