Durangaldeko Esku Pilota Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira zapatuan, Lekeition. 16:30ean hasiko dira benjamin eta alebin mailetako partidak.
Umeak esku pilotan jokatzen.
B1 mailako benjaminetan, Markina B eta Lea B neurtuko dira alde batetik, eta Iurreta B eta Elorrio A bestetik. B2 mailan, berriz, Iurreta C eta Iurreta D-ren artean egongo da lehia, eta ondoren, Abadiño E eta Lea C aterako dira kantxara.
Alebinei dagokienez ere, B1 eta B2 mailetako partidak jokatuko dituzte pilotariek. B1 mailan, Markina C eta Mallabia A aurkituko dira aurrez aurre, eta beste partida, Berriz eta Abadiño B-ren artekoa izango da.
B2 mailan, azkenik, Lekeitioko pilotariak ariko dira jokoan. Lekeitio C eta Lekeitio D neurtuko dira hasteko, eta Lekeitio Bk Iurreta E izango du aurkari, ondoren.