16:30ean hasiko da bi taldeen arteko partida Mendibeltz futbol zelaian. Bueltako neurketa, berriz, etxean jokatuko dute hurrengo asteburuan. Hala, kanporaketa hau irabazten duenak lortuko du mailaz igotzea.
Aurreko asteburuan Arrasateko taldearen kontra bana berdinduta amaitu zuten 2014-2015 denboraldia. 70 punturekin Getariako taldeak bukatu du lider, mutrikuarrek baino bederatzi puntu gehiagorekin.
Play off-etako aurkaria ondo ezagutzen dute mutrikuarrek, eta ondo jokatuz bi partidak irabaztea dute helburu. Jon Naberan taldeko presidenteak dioenez, “lana ondo egin eta ea igoera lortzen duten”.
Naberanek azaldu duenez, aurten ez dute helburu zehatzik izan: “helburua beti da jokalariak gustura jokatzea, eta zaleak pozik egotea, iaz ilusio gehiago genuen, baina, orain ere pozarren gaude”.