Biharko [maiatzak 23] XV. Antxoa Egunaren baitan,
Aurrerako nagusien taldea 3. mailara igo dela ospatzeko aukera egongo da. Elkarteak nabarmendu duenez, herritar eta zale guztiak eurekin batera ospakizunetan parte hartzera gonbidatu dituzte.
Udaltzailan, gabarra prestatzen.
Herritarrak dagoeneko giroa berotzen hasita daude. Herriko balkoi asko eta asko, esaterako, kolore gorri eta urdina duten banderaz beteta daude, eta Plaiko zubiaren azpian biharko ospakizunetarako hiru pantalanez eraiki duten gabarra txikia ere prest daukate.
Aurrerako jokalariak igoera lortu zuten egunean ospatzen
Kirol elkarteak jakitera eman duenez, hainbat ekimen egingo dituzte. Lehena udaletxean izango da, 12:00etan. Hain zuzen ere Ondarroako Udalbatzak harrera egingo die Aurrerako jokalari eta talde tekniko guztiari pleno aretoan.
Ospakizunek arratsaldean jarraituko dute.
EGITARAUA:
- 16:30ean. Herriko musikariak Zaldupen.
- 17:00etan. Aurrera eta Aretxabaletaren arteko partida.
- 18:45ean. Aurrerako jokalariek ohorezko mailako txapeldunen kopa jasoko dute Zaldupen.
- Ostean. Elkarteko kideak Artibai ibaitik herrira jaitsiko dira musikarien laguntzagaz.
- Gero. Itsas Aurretik Alde Zaharreraino kalejira, oinez.
- 20:30ean. Harrera eta omenaldia alde zaharrean.