Zapatuan, maiatzak 23, izango da batzarra Ekaitz elkartean. Aurretik baina, 09:30ean lehen deialdian eta 10:00etan 2.deialdian, Ekaitz Txokoko Batzar nagusia egingo dute. Bertan aurreko akta onartzeaz gain, 2014.urteko txostena, balantzea eta kontuak aztertu eta onartuko dituzte. Bai eta soziedadeko 2015eko aurrekontua ere. Amaiatzeko, galde erantzunen tartea zabalduko dute.
Talan dagoen Ekaitz elkartean izango da batzarra.
Ekaitz txokoko batzarraren ostean, Isuntza Arrun Elkarteko bazkideen batzar orokorra egingo da, eta bertan, 2014ko kontuen itxiera onartu, 2015eko aurrekontua aurkeztu eta onartu eta kirol memoria azalduko dutela jakitera eman dute Isuntzako zuzendaritza batzordeko kideek.
Batzarrean parte hartzeko deia luzatu diete Isuntza Arraun Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak bazkideei.