Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldeak dena prest du datorren maiatzaren 30ean egingo den Erromeri Egunerako. Aurtengoa, gainera, berezia izango da. Izan ere, 50. urteurrena ospatuko du taldeak.
Iazko euskal erromeria
15:00etan bazkaria egingo da Miruaitz frontoian, eta bertan parte hartu nahi duten guztiek aurretik erosi beharko dituzte txartelak frontoian bertan.”Gure Ametsa dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko dantzari izan zareten eta dantzari sentitzen zareten guztiontzat lekutxo bat dago herri bazkarian. Animatu eta izena eman!”.
Gure Ametsakoek nabarmendu dutenez, txartelak erosteko
azken eguna domeka [maiatzak 24] izango da.