Astelehenean hasita, Mutrikuko Udal Musika Eskola aste musikala ospatzen ari da. Eta etzi jardunaldiei «amaiera ezihobea» emateko ekintza egingo dute: Tronboi topaketa.
Urte osoan musika eskolako ikasleek ikasitakoa ikusteko aukera eduki dute asteo herritarrek. Aurten, gainera, adin guztietako musikariek parte hartu dute: txikienak 4 urte izan ditu eta helduenak 80 inguru.
Mutrikuko Aste Musikala-2011
Egunez egun, ikasleek, banaka zein taldeka, mota guztietako lanak eskeini dituzte (klasikoa, herrikoa, modernoa…) Zabiel kultur etxeko ganbaran. Gaur eta bihar, baina, kontzertuak Goiko Plazan izango dira.
Eta ekimenari amaiera amateko, etzi, Gipuzkoa osoko musika eskoletatik etorritako tronboijoleak batuko dira Mutrikun; 100 tronboijole inguru batuko dira.
Musikariek saioa eskainiko dute eta horretan 80ko eta 90eko hamarkadetako musika eta gaur egungoa eskainiko dute. «Partituren zailtasunari dagokionez, oinarrizko mailara egokituta daude eta errepertorio guztia audioaren laguntzarekin interpretatuko da».