12:00etan hiru turrunek jotzearekin batera Antxoa Egunak eztanda egin zuen Ondarroako Alde Zaharrean. Eguraldia lagun, zapatuan [maiatzak 23] jende asko batu zen elkarte gastronomikoek eta kuadrillek prestaturiko ehunka antxoa pintxoak jateko gogoagaz.
Eguerdi partean jai usaina herri osoan zabaldu zen, eta horregaz batera, itsasoagaz zerikusia zuten kantuak han hemenka entzuten hasi ziren, giroa erabat berotuz. Beste urte batez, Musika Eskolako haurren eta Kantaize orfeoaiaren kantuek arrakasta handia izan zuten. Bataren zein bestearen kantuak entzuteko gogoagaz jende asko batu zen haien inguruan.
Herritarrak pintxoak jaten
Aurtengo berritasunak ere, arrakasta handia izan zuen. Kantoipe errebueltan arrainez betetako igerileku txiki bat ipini zuten, eta haren bueltan ume asko batu zen. Ixkireroak eskuetan, koloretako arrainak harrapatu eta etxera eramaten saiatu ziren denak.
Era berean, itsasoagaz zerikusia duten ofizioak bertatik bertara ikusteko aukera ere eskaini zuen jaiak. Portuko sare konpontzaileak sareak josten egon ziren, eta haruntzago, fabriketan egiten dute modura antxoak garbitu eta hauek oliotan ipintzen aritu ziren.
Bestalde, Salba Dezagun Antxustegi plataformako kideak Alamedan sinadura batzen aritu ziren. Plataformako kideen esanetan, egurrezko azken atunontzia salbatzeko eskaera nahikoa jendek sinatu zuen.
Miel Mutu Zilarrezko Antxoa saria jasotzen
Jaiari amaiera emateko, Zilarrezko Antxoa saria banatu zen Zubi Zaharraren parean. Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Itsas eta Nekazaritza sailburuordeak eman zion saria Miguel Beitia, Miel Mutuari. Saria erabat hunkituta eta pozik jaso zuen Beitiak. Dantzan ere ibili zen oholtza gainean, han aurrean batuta zeuden herritarren gozamenerako.
Pintxo jana eguerdian amaitu baldin bazen ere, jaiak ordu txikiak arte iraun zuen.
[nggallery ID=246]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.