Lekeitio Futbol Taldeko nagusien taldea Ohorezko mailara igo dela eta, ospakizunak kamioi gainean egin dituzte Lekeitioko kaleetan zehar.
Lekeitioko nagusien taldeko kideak kamioiaren aurrean. Argazkia: Jesus Mari Anakabe
Jokalariak eta talde teknikoa kamioi gainean igota ibili ziren zapatuan [maiatzak 23], eta euria ari bazuen ere, zaleek pozarren txalotu zituzten kalerik kale ibili ziren jokalariak.
Ospakizunez gain, min hartuta dagoen Manex Gorostiza taldekidea ere gogoan izan zuten kamioian jarritako pankartetan. Modu horretara, 9 zenbakidun jokalaria ere presente egon zen ospakizunetan.
Manex Gorostizaren aldeko pankarta. Argazkia: Jesus Mari Anakabe
Kalerik kale ibili ostean, udaletxe aurrean amaitu zituzten ekimenak. Hain zuzen ere, egun berean erromeria eguna zen herrian, eta dantzariek jokalariei aurreskua egiteko aukera ere ere izan zuten.
Jokalariek eta talde teknikoak afari bategaz agurtu zuten eguna.