Lekittoko Sare, agintaldi honetako udalbatzak egin zuen azken osoko bilkuran egon zen joan den barikuan, maiatzaren 22an. Bertan, sarekideek, dispertsioaren liburuxka banatu, Sareren helburua zein den azaldu eta dispertsioaren berri eman zuten.
Alkatea eta zinegotziak dispertsioaren liburuxka irakurtzen. Argazkia: Lekittoko Sare
Dispertsioaren liburuxka, eskutik eskura munduan barrena zabaldu nahi du Sarek, herritar askorekin errealitate bat konpartitzeko asmoz: “euskal presoak, bere senide eta lagunek 25 urte luzetan pairatzen duten dispertsioaren egunerokoa, hain zuzen ere”.
Liburuxkaren 500.000 ale zabaltzeko erronka plazaratu zuten eta horretan ari dira. Zuzeneko informazio bat elkarbanatu baina, batez ere, pertsona horien giza eskubideak errespetatuak izan daitezen aldarrikatzea dute asmoa.