Lekeitio BHI-ko hiru ikaslek Urruzuno literatur lehiaketako sariak lortu dituzte

Email this to someonePrint this pageShare on FacebookTweet about this on Twitter

Beste behin ere Lekeitio BHIko ikasleak urruzunotarrak bihurtu dira. Zehatz esateko, saria eskuratu dutenak Karmele Garatea, Ainhoa Gojenola eta Olatz Martiartu lekeitiarrak dira. Guztira, Lekeitio BHI-k bost lan aurkeztu zituen lehiaketara eta horietatik hiru izan dira saria jaso dutenak.

Ezkerretik eskumara, Garatea, Gojenola eta Martiartu, Urruzuno sariketako irabazleak. Argazkia: Lekeitio BHI

Ezkerretik eskumara, Garatea, Gojenola eta Martiartu, Urruzuno sariketako irabazleak. Argazkia: Lekeitio BHI

Martiartuk poesia ataleko saria jaso du, Maite nau lanagaz. Gojenolak eta Garateak, ostera, prosan jaso dute saria, Azken hatsa eta Ordua da lanengatik, hurrenez hurren.

Aipatzekoa da Lekeitio BHI-ko ikasleen idazteko gaitasuna, izan ere, ez da estreinako aldia saria lortzen dutena. Izan ere, Garateak eta Gojenolak iaz ere irabazi zuten.

Urruzuno lehiaketara aurkeztea borondatezkoa da eta Lekeitio BHIko arduradunek argi utzi dute hori. “Nahi duenak aurkezten ditu lanak. Eskola orduetatik kanpo batzen gara eta orduan lantzen ditugu istorioak”.

Ezkerretik eskumara, Garatea, Gojenola eta Martiartu, Urruzuno sariketako irabazleak. Argazkia: Lekeitio BHI

Garateak eta Gojenolak bigarrenez jasotzen dute sari preziatua. Argazkia: Lekeitio BHI

Email this to someonePrint this pageShare on FacebookTweet about this on Twitter
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*


*