Lekitto Bedarrak eskerrak eman nahi izan dizkio EH Bilduren udal gobernuari
“Herriko talde eragile modura, eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu EH Bilduren udal gobernuari hainbat ekintza sustatzeagatik”, azaldu dute Lekitto Bedarreko kideek. Euren esanetan, Maitane Larrauriren taldeak Usotegi parkea “ortularien eta ikastaroen bihotza izatea posible egin du”. Horrez gain, hainbat auzolan ekintza eta hitzaldi ere bultzatu dituztela mahairatu dute. “Herritarren kontzientzia aldatzen lagundu digutelako, eskerrik asko guztiori, eskerrik asko Maitane“.
Bide beretik, EAJko Koldo Goitia eta bere taldeari ongi etorria eman nahi izan diote. “Hauteskunde aurretik izan genuen batzarrean adierazi genuen modura, taldea prest izango da herrigintzan jarduteko: auzolana, formakuntza, sasoikoa eta bertokoa sustatzeko ildo nagusiekin jarraituko dugu eta horretan udal berria bidelagun izatea espero dugu”.