Euskadiko Biodibertsitate Zentroan elkartu dira goizean ekimenean parte hartu duten ikastetxeetako ikasleak. Hain zuzen ere, programaren sustatzaileekin batera, bertan izan dira Busturialdea, Nerbio-Ibaizabal, Arratia, Lea-Artibai eta Uribe Kosta eskualdeetako zentroetako ordezkariak. Aurten, guztira Bizkaiko hamazortzi ikastetxetan burutu dute aktibatu + programa.
Parte hartu duten ikastetxeetako energia kontsumoa %5a gutxitzea izan da kanpainaren helburuetako bat, eta kopuru hori baino gehiago aurreztea lortu dute.
Lehenengo, ingurumenaren iraunkortasunaren aldeko ekimenaren barruan ikasturtean zehar landu dutena azaldu dute ikasleek. Eta ostean, kanpainako irudi diren Oihan Vegak eta Sara Gandarak gidatu dute sari banaketa ekitaldia.
Diploma bana jasotzeaz gain, besteak beste, honako sariak jaso dituzte partaideek: Gorbeiako eta Armañongo parketxeetara eta Urdaibai Bird Centerrera bisitak, Urdaibaiko itsasadarretik zeharkaldia eta Getxoko aquariumera bisita.
Ekimenak bi atal izan ditu: energia programa eta erosketa-hondakinen programa. Lehenengoan, hamabi ikastetxek hartu dute parte, eta bigarrenena, berriz, sei ikastetxetan landu dute.
Enerdia aurrezteko neurriak
Hain zuzen ere, bertaratutako ikastetxeetako ordezkariek, banan-bana azaldu dute ikasturtean zehar landutakoa. Ikastetxe bakoitzean kanpaina zelan egin duten kontatu dute; gainontzeko ikastetxeetako umeei energia aurrezteko hartu dituzten neurriak zehaztu dizkiete.
Izan ere, hilabete hauetan zehar, ikastetxeetan energia kontsumo handia egiten dutela ohartu dira. Horregatik, horri irtenbidea bilatzeko, hau da, energia kontsumoa murrizteko lan egin dute. Esaterako, ikastetxeetan argiak eta ordenagailuak behar ez direnean itzalita egotea lortu dute, edota uraren kontsumoari dagokionez, txorrotak alferrik ez erabiltzen ahalegindu dira.
Ikastetxeetan paperaren kontsumoa gehiegizkoa dela ere nabarmendu dute, eta papera berrerabiliz aprobetxatzen dutela azaldu dute. Bestalde, ondakinak behar bezala sailkatzen eta murrizten ere ikasi dute, baita erosketak modu iraunkorragoan zelan egin ere. Dimako eskolako ordezkariek, adibidez, jantokiko hondakinak konposta egiteko eta baserrietako abereentzat aprobetxatzen dituztela, eta olioagaz xaboiak egiten ikasi dutela esan dute.
Gainera, ikastetxeetako instalazioetan iraunkortasunaren aldeko neurriak hartzeaz gain, norbere etxean energia kontsumoa aurrezteko konpromisoa ere hartu dute.
Kanpaina modu desberdinetan burutu dute, eta sormena ere landu dute askok, esaterako, antzerkiak eta abestiak sortuta. Halaber, teknologia berrietan duten trebetasuna ere aprobetxatu dute kanpainan, eta adibidez, ikastetxeetako blogetan ekimenaren inguruko informazioa bildu dute.
Esan dutenez, aktibatu + programan parte hartzea “dibertigarria” izan da haientzat, eta landu duten ikasleez aparte, ikastetxe osoa “inplikatu” dela azpimarratu dute. Ikasle baten esan duenez, “bakoitzak gutxi eginda, danon artean asko egiten dugu”.
Energia programaren saridunak:
J.M. Uzelai (Busturia)
Mertzede Ikastetxea (Gernika-Lumo)
Gernika BHI (Gernika-Lumo)
Aipamen berezia emaitza onenak izan dituen ikastetxeari: J.M. Uzelai (Busturia)
Eskola aipamena komunikazio kanpaina ikusgarrienari: Sagrado Corazon Ikastetxea (Bermeo)
Erosketa-hondakin programaren saridunak:
Eguzkibegi ikastola (Galdakao)
Dima Ugarana Herri Ikastetxea (Dima
IPI Soloarte (Basauri)
Aipamen berezia emaitza onenak izan dituen ikastetxeari: Eguzkibegi ikastola (Galdakao)
Eskola aipamena komunikazio kanpaina ikusgarrienari: Eguzkibegi ikastola (Galdakao)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.