Lekeitioko Antiguako Ama kaleko etxebizitza batean sutea egon da
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, sute txiki bat egon da Lekeitioko Antiguako Ama kaleko 4an. Bost solairuko eraikineko etxebizitza bateko sukaldean jazo da gertaera, 13:40ak aldera.
Itxura guztien arabera, sukaldeko ke xurgagailuak su hartu du, eta kea etxe guztian zabaldu da. Sutea egon den tokira ertzainak, suhiltzaileak eta Lekeitioko udaltzainak gerturatu dira, eta azken hauek jakitera eman dutenez, auzotarrek eurek amatatu dute sua. “13:45ak aldera, SOS deiaketik jaso dugu deia, eta sutea zegoen tokira gerturatu garenean, dena itzalita aurkitu dugu. Antza denez, bizilagunek eurek itzaltzea lortu dute”, adierazi dute udaltzainek.
14:05erako, su kontrolatuta zegoela jakitera eman du Ertzaintzak. Zauriturik ez baldin bada egon ere, pertsona bat Lekeitioko Osasun Etxean hartatu behar izan dute, badaezpada.