San Mamesera joateko dei zabala, Lekeitiotik
Gure Esku Dago ekimenekoek erronka erraldoia ipini deuskue: Bilboko San Mames estadioa bete erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Lekeitioko EH Bilduk dei zuzena egiten deutso lekittar guztiei ekainaren 21ean Gure Esku Dagok deitutako ekimenean esku hartuteko. Hau da, Euskal Herria, bihurtu daigun erabakitzeko eskubidearen aldeko hautestontzi erraldoi.
Ekainaren 21ean aukera aparta izango dogu herri bat garela erakusteko, jai-giroan, modu jatorrean, sentsibilitate eta pentsamolde ezberdineko herritarrekaz batera. Holan, mundu zabalari erakutsiko deutsogu herri bat garela eta gure etorkizuna erabaki nahi dogula.
Herritarron garaia da. Herritarroi jagoku herri eta herritar modura zelako etorkizuna nahi dogun erabakitzea. Horretarako eskubidea daukagu, eta eskubide hori praktikan ipinteko auzolanean jardun behar dogu.
Horretarako, ekainaren 21ean danok San Mamesera, Gure Esku Dagok deitutako ekimenean parte hartzera.
Andoni Seijo. Lekeitioko EH Bilduren izenean.