KAE 1 ligako lehenengo bi jardunaldietan Getaria nagusitu da, eta harentzat izan da aurtengo Zarauzko bandera. Hala, sailkapen orokorreko liderra da, 24 puntugaz.
Lekeitiarrek 19 puntu dituzte, eta 17 puntugaz berdinduta daude, Deusto, Pedreña eta Donostiarra. Ondarroa, seigarrena da sailkapen orokorrean, 16 punturekin, eta Zumaia zazpigarrenak ere 16 puntu ditu.
Atzo, 20 minutu, 8 segundo, eta 96 ehunenetan amaitu zuen Getariak estropada. Lekittarra sailkatu zen ondoren, 20 minutu, 12 segundo eta 29 ehuneneko denboragaz. Hirugarrena, berriz, Ondarroa izan zen. 20 minutu, 18 segundo eta 34 ehunenean amaitu zuten proba ondarrutarrek.
Bestalde, herenegun, Getariaren atzetik, Pedreña, Donostiarra eta Deusto sailkatu ziren. Lekittarrak laugarren amaitu zuen, 20 minutu, 26 segundo eta 94 ehuneneko denboragaz. Zumaiaren atzetik, Ondarroak zazpigarren sailkatzea lortu zuen, 20 minutu, 36 segundo eta 6 ehuneneko denborarekin.
Hurrengoa, Elantxoben
Asteburu honetan, Gipuzkoatik Bizkaira salto egin, eta Elantxobeko bandera lehiatuko dute. Arraun taldeek, domekan, 12:00etan dute hitzordua.