Gaur [ekainak 22] saldu dituzte Ondarroan denboraldiko lehen hegaluze kiloak. Kalare Deuna kofradian ikusmina handia izan baldin bada ere, espero baino merkeago saldu da arraina eguneko lehen bentan. Hain zuzen ere, tamaina handiko hegaluze kiloa 5,09 euroan ordaindu dute enkantean.
Erosleak arrainaren kalitatea ikuskatzen
Zapatu arratsaldean porturatu zen Itoitz ontzi ondarrutarrak ekarri ditu lehen aleak, eta goizaldeko ordu txikietan arraina deskargatu ostean, aurreikusitako legez, 07:00etako bentan saldu dituzte.
06:30an jo du turrun bakarrak, eta ordurako kofradia eta inguruak erosleez eta jakingura zuten herritarrez bete dira. Denak ere, hainbat ezkabiatan ipinita zegoen arrainaren kalitateari begira aritu dira denbora luzez.
Erosleak hegaluzea ateratzen
Iragarritako orduan hasi da benta, eta ordurako bentalekuko ia aulki guztiak beteta egon dira. Lehendabizi, tamaina handiko arraina saltzen hasi dira. Guztira, 33 ezkabia erosteko aukera izan dute erosleek.
Tamaina handiko hegaluzeari dagokionez, garestiena 5,09 euroan saldu da eta merkeena, 3,60 euroan. Erdi tamainako hegaluzea, ostera, zer edo zer merkeago saldu da. 46 ezkabia egon dira aukeran, eta lehen erosleak 15 erosi ditu; kiloa 3,69 euroan ordaindu du. Merkeena, ostera, 2,46 euroan saldu da.
Erosleak arrainaren kalitatea ikuskatzen
Azkenik, tamaina txikiko bi ezkabia saldu dira. Kiloa 2,32 euroan ordaindu da. Hegaluzeez gain, moja ezkabia bakarra ere saldu da; kiloa 3,19 eurotan. Azkar amaitu da benta: 07:15ean.
Eusebio Arantzamendi Kalare Deunako kofradiako presidentearen iritziz, merke saldu da denboraldiko lehen arraina.
[nggallery ID=256]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.