Ondarroako preso eta iheslarien aldeko lehen futbito txapelketaren antolatzaileek adierazi dutenez, zapatuan [ekainak 20] jende asko hurreratu zen partidak ikustera.
Taldeak partidak jokatzen
Pozik geratu dira txapelketak izan duen oihartzunagaz. “Jokatzen ez eze, harmailetan ere jende asko ikusi zen taldeak animatzen. Finalean, esaterako, dena beteta egon zen”. Herritarrek eta parte hartzaileek emandako erantzun ona kontutan edukita, ekimena datorren urtean errepikatzea erabaki dute.
Txapelketari berari dagokionez, aurreikusita zegoena baino arinago hasi behar izan zuten partidek. Talde asko zirela kontutan hartuta, lehen partidak ordu erdi arinago hasi ziren, 09:00etan.
Lehendabizi, 18 taldeen arteko sailkapen partidak jokatu zituzten. 15:00ak arte, 10 minutuko partida motzak jokatu zituzten.
Bazkalostean, aldiz, sailkatutako zortzi talderik onenen artean ordu laurdeneko final-laurdenak eta finalerdiak jokatu zituzten.
Partida guztiak «oso lehiatuak» izan zirela nabarmendu dute antolatzaileek, eta finalera
Asierren lagunak eta
La Kararina taldeak sailkatu ziren. Emozioz betetako finala jokatu zuten bi taldeek. 4-2 irabazita,
Asierren lagunak taldeak jantzi zuen txapela.