11 herritarrek hartu dute parte ikastaroan, eta haien lanekin erakusketa antolatu dute. Domekan, Iñigo Egiluz aretoan ipiniko dituzte haien sormen lanak.
Aurten bigarren urtez jarraian antolatu du ikastaro hau Ispasterko udalak. Astelehen arratsaldero biltzen izan dira pare bat ordutan, eta “hainbeste lan” egin ostean, erakusketa antolatzea erabaki du udalak.