Ander Ugarteburu lekeitiarra izan da Kilinkala igeri zeharkaldiko garaile bat
Domekan Lekeitioko badian jokatu zen Kilinkala igeri zeharkaldian Ander Ugarteburu lekeitiarra eta Maialen Sudupe azkoitiarra izan ziren garaileak. Zeharkaldian 131 igerilarik parte hartu zuten: 110 gizonezko eta 21 emakumezko.
Iara Urkiri mutrikuarrak bigarren egin zuen eta Ander Rodilana ondarrutarrak hirugarren. Rodilanak, gainera, Master 1-M taldean denbora onena egin zuen.
Zeharkaldi absolutua egin zutenek 1600 metro igerian egin behar izan zituzten. Eta hori egiteko, Ugarteburuk 26 minutu eta 54 segundo behar izan zituen. Rodilanak, aldiz, 28 minutu eta 17 segundo egin zituen; Ugarteburu gaino minutu bat eta 23 segundo beranduago helmugaratu zen.
Ugarteburu, gainera, senior mailan ere lehenengoa izan zen.
Emakumezkoen denborak
Emakumezkoetan, Sudupek 29 minutu eta 9 segundotan egin zuen zeharkaldia. Urkiri bi minutu eta hamahiru segundo beranduago helmugaratu zen; 31 minutu eta 22 segundo egin zituen.