Julen Erezuma: Mozal legea, indarrean
Sartu da! Martxan dau ya! Azteazken honetatik eurrera gure eskubide askok eta askok, legez, eskubide izetieri itzi dautzie. Ez dakit norantza goazen. Ez dakit zelan bukatuko dogun. Bakarrik dakit beste behin bere, errue gurie dala.
Mordaza legie martxan dau. Uztailaren bat honetan gure ahotsak ya ez dekie horrenbeste indder. Ekintza «errebeldiek» zigortzeko erreztasunek deukiez. Eta guzti hau guk itzi dogu gertatu daiten. Zelan da posible, ados ez gauzen zeuzeren kontra protesta eitie, legez, ilegala izetie? Lege honegaz, PP-k gure dabena, beren erabakixen aurrien eskuek gurutzatute geratu gaitzezela da. Noztik eskatu biher da baimena protesta eiteko?
Nik gogoan deukodaz, nire ume sasoien, Astilleroatan egiten ziren manifestaziñoak… Edo Mehatzarixek eiten ebezanak. Telebistan gerrak emoten ebezan irudixek ikusten nebazan eta langile hareek, jente ha, beren eskubidiengaitik borrokan ebillen. Sasoi haretan borroka eiten zan ados ez egoazanan kontra. Baña hasikeran esan dodan moduen, gure errue da. Gu gara eskuek gurutzatute geratzen garenak. Mordaza legiek berez konformista bihurtzen dabillen gizarte hau kokiltzie lortu bait deu. Diru zigor garrantzitsuek ipiñi dabez, jentiek, dana galtzeko bilddurrez, ekintzetara pasetako pausoa emon ez dagian. Iñor ez dau prest beren etorkizune zapuzteko, beren ondorengo eta hurbillekoek bizimodu hobe bat euki dagien.
Baña… gure arbasoek pentsakera bardin hau euki baeben… Nun egongo giñen? Ze bizimodu eukiko gendun gaur egunien? Hainbat eta hainbat pribilegio burruka bidez lortu dire. Gure arbasoetako asko eta asko, bidezko ikusten ez eben araudi baten kontran burruka eitiarren kartzelaratuek izen ziren. Baña geur egun ez… «Eingo dau gure ondokoak hori eta kristolako diruzigorra jasoko deu». Eta «koitxeue!!!» esan eta bardin jarraituko dogu.
Badakit erabakixe errekurridute dauela eta antikonstituzionala izen arren, momentuz, legie martxan dauela. Tamalez, honetarako ez dabe beste geuze batzutarako deukien abiadurie epaileek. Ikusiko dogu ze bilakaera dekon guzti honek baña… geu mobidu ezien, ez dire gugaitzik mobiduko. Bitartien… mozala ipinitxe eta eskuburdiñek eta girgillek bageunkazelez mobiduko gara kaletik.