Mutrikuko Errugbi Eskolak antolatuta, domekan [uztailak 5] ikasturte bukaerako errugbia sustatzeko topaketak egin zituzten San Migel futbol zelaian. Bertan parte hartu zutenek errugbia hobeto ezagutzeko aukera izan zuten gurasoen laguntzarekin.
Mutrikuko errugbi topaketak. Argazkia: Mutrikuko Errugbi Eskola
Guztira, Mutrikutik eta inguruetatik etorritako 70 lagun batu ziren topaketetan; 50 bat haur eta horiei laguntzera beste 20 bat guraso batu ziren. Gurasoek, esaterako, umeei jolasetan laguntzen aritu ziren.
Parte hartzaileek partida motzak eta hainbat jolas egin zituzten, eta tartean tarteko,
rugby-tag deritzon modalitatea ere probatu zuten. “Umeek kontaktu gabeko errugbia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten”.
Errugbi topaketan parte hartu zuten guztiak batuta. Argazkia: Mutrikuko Errubgi Eskola
Datorren ikasturteari dagokionez, astean behin entrenatzen jarraitzeko asmoa dute errugbi eskolako kideek. “Gure asmoa dakiguna irakasten jarraitzea da. Nahi duena etortzera gonbidatuta dago”.