Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolak eta Mutrikuko
Danok Bat Pelotazale Elkarteak domekan [uztailak 5] Miruaitz frontoian jokatutako finalerdietako emaitzen ondoren, erabakitzear dago nork jokatuko duen Euskal Herriko Herriarteko Zesta-Punta Txapelketa.
Gazteek jokatutako finalerdia. Argazkia: Danok Bat Pelotazale Elkartea
Mutrikuarrek jokatutako hiru partidetatik bi irabazi bazituzten ere, ezer ez dago erabakita, eta hurrengo zapatuan [uztailak 11] Markina-Xemeinen jokatuko den itzulerako partidan ez dituzte gauzak batere erraz izango. Biek ala biek uztailaren erdialdean Mutrikun jokatuko den finalean egotea nahi dute, eta oraindik ere, finalerako txartela lortzeko aukera handiak dituzte. Hortaz, sufritzea tokatuko zaie.
Mutrikuarrei dagokionez, finalean egoteko gogotsu eta itxaropentsu daude. “2-1 irabazita, itzulerako partida lasaiago jokatuko dugu. Finalean sartzeko hiru partidetatik bi irabazita nahikoa dugu, eta bat irabaziz gero ere, aukera asko ditugu. Izan ere, tanteoan aurretik goaz. Gure asmo guztiak kadete eta gazteetan jarrita ditugu. Bi partida horiek irabaziz gero, finaleko txartela lortuko genuke”.
Kadeteen arteko partidak. Argazkia: Danok Bat
Partidei dagokionez, kadete mailan 30-11 irabazi zuten mutrikuarrek. Mendizabal eta Manzisidor hasieratik aurretik ibili ziren eta Danel eta Josu nahikoa errez hartu zituzten mendean.
Gazte mailan ere, Danok Bateko bikoteak lortu zuen garaipena. Partida erdira arte nahikoa berdinduta ibili baziren ere, Gotzon eta IƱaki Egiari azken tantoetan aurrea hartu, eta 35-20 irabazi zuten Aitor Andonegik eta Jon Goenagak.
Nagusien arteko partida. Argazkia: Danok Bat
Nagusi mailako partidari dagokionez, oso gogorra, berdindua eta lehiatua izan zen. Partida osoan hainbat berdinketa egon ziren, eta azken tantoetan aurrea hartuta Markina-Xemeingo Zabalak eta Arbek; 35-30 irabazi zuten Jon Mendizabal
Goixerri eta Igor Elezgarai
Txaparroren aurka.