Argazkilaria: KAE Liga.
Zapatuan Santurtzin lehiatu zuten aurtengo denboraldiko laugarren jardunaldia, eta aurreko asteburuan Elantxoben gertatu bezala, Zumaiak irabazi zuen estropada.
Alde estua egon zen lehenengo bien artean. Hirugarren txandan irten ziren biak,
Lekittarra eta Getariarekin batera. Zumaiarrek 20 minutu, segundo 1 eta 69 ehuneneko denboran burutu zuten lehia. Ondarroarrek, berriz, 20 minutu, 2 segundo eta 83 ehunen behar izan zituzten estropada amaitzeko.
Hirugarren txandako eta estropadako hirugarrenak getariarrak izan ziren, 20 minutu, 9 segundo eta 71 ehuneneko denborarekin. Isuntzako arraunlariek, ostera, 20 minutu, 19 segundo eta 67 ehunenetan amaitu zuten. Hain zuzen ere, estopadaren sailkapenean, bosgarrena izan zen
Lekittarra.
Getaria lider
Laugarren jardunaldiaren ostean, 44 punturekin Getaria da KAE 1 ligako liderra. Zumaia bigarrenak, 40 puntu ditu, eta Ondarroa da hirugarrena, 38 punturekin. Horiek baino hiru puntu gutxiago dituzte lekeitiarrek, eta laugarrenak dira. 33 puntugaz, Deusto da sailkapeneko bosgarrena.