Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak hautetsien atxikitze prozesu bat abiarazi du, udazkenean nazio gobernua berritzeko helburuagaz. Bide horretan, zenbait hautetsik prozesuari euren atxikimendua eman diete, Berriatuko alkate Jon Arriolak esaterako.
Jon Arriola, eskumatik bigarrena, agerraldian
Udazkenean prozesua gauzatu arte baina, Udalbiltzak, hautetsien aniztasuna, babesa eta parte hartzea handitzea nahi du. Izan ere, Iratxe Lopez de Aberasturi Udalbiltzako lehendakariordearen esanetan, Euskal Herria aitortzen duten “hautetsien kopuruak gora egin” du. “Udalbiltzak ibilbide emankorra egin du azken bi urteotan; ehunka hautetsiren bilgune izatea lortu dugu. Orain bi urte berreratu zenetik, Udalbiltzak 183 alkate eta 1.500 hautetsiren babesa jaso du. Erronka, baina, gehiago lortzea da. Alegia, aniztasuna, babesa eta parte hartzea handitzea. Eta denak batera, Euskal Herriaren antolaketan aritzea”.
Berriatuko alkate Jon Arriolagaz batera, Eneka Maiz Etxarri-Aranazko alkatea, Luix INtxauspe Hernaniko alkatea eta Igor Eguren Ordiziako hautetsiak eman zuten euren atxikimendua. “
Dei egiten diegu Euskal Herriko hautetsiei, Udalbiltzarekin bat egin eta Udalbiltzaren nazio gobernuaa berritu eta Udalbiltzak datorren aro politikoan beteko duen misioaren definizio prozesuan parte hartzera”.
Jon Arriola, joan dean astean Udalbiltzak egindako agerraldian.
Atxikimendu prozesua errazte aldera, Udalbiltzak Internet bidez atxikipena emateko bidea ere zabaldu du:
www.udalbiltza.eus.