Alexander Idoeta: Ahuakemonala ala gouk emonala?
Pozik hartu neban Ondarruko Udalak atatako Ahuakemonala ekimenan barri, batxe be sare sozialetan ondarrutar idazten daben orrialdik herritxar askorek segi etxik (Turrune adibidez). Bañe beste aldetik, nahidanbeste duda etorten gazta idazten daben «perlak» irakurtetxuazenin. Argi ra iñor eztala perfektu, danok etxen douz falluk idatzieran (eta zelan ez, berba eñeran) eta ondarrutar «batu» bat ez eotik be arazuk ekartetxuz, bakotxak nahi ero pentsaten daben latxeik idazten dabelako: eindde, enye…
Hori normal-normala betxantzengazta bañe hortik eta ondarrutar batu artifiziala sortzea… Eztakixule zerreatxik nabillen? Ba on jenti «tt» bustiduri ibiltxen (segun eurak ibilTTen) hasi re, noxtik ibiltxenda «tt» ondarrun ba? Barrixe ra hori. Eta holan beste mille adibide, Ahuakemonalan web-orrixan bertan: lagunduko dotsuau (eztou esaten lagundukotsuau ala? Sakadi ala sakari? (sakakadi Berritxun), aittai ala atxai? Bada ala bara? Eta holan beste nahidanbeste berba (andramaixak, jaixak, iheslaixak… Andramaxak, jaxak eta iheslaxak esaten dizenin).
Enabil iñoi bronkaik botaten eta etxen daben biharrai (euskerin ero herri mugimendun zabalkundin) inportantzixaik kentzen, bakarrik nahirot esan mesedez ondarrutar idaztezuenin berba etxezuen morun idazteko, ez asmateko ondarrutar «batu» artifizialik, natxe politxaua etxea jutezazen azkanin beiko miñe emotezuelako eta ondiokan be gexaua Ahuakemonala moruko ekimen batek, beran oñarrixe Ondarruko euskeri ranin…
Dana dala, segi ondarrutar berbetan, idazten eta bixitxen gure herrixe moruko herri euskaldun gitxi raz eta, ta hori harro eoteku re!.
Alexander Idoeta. Ondarroa.