Mila esker Zapato Azuleko babesleei!
Urtero-urtero Zapato Azuleko antolatzaileok (lehen Bolo-bolo aldizkarikook eta orain Radixu Irratikook) Alaiko balkoiko ateak zarratu aurretik, eskerrak emoteko ohitura daukagu jai egunean bertan.
Zapato Azulean 21:00ak aldera, gure mikrofonoak ixildu aurretik, herriko talde, elkarte eta norbanako babesle eta laguntzaileak aipatzen ditugu (ez bazinen parean gertatu ordu hartan, radixu.info-n sartuta irakurriko duzue). Zerrenda luzea benetan, edozein aspertzeko lakoa, baina derrigorra zaigu gure esker ona adieraztea, jakin badakigulako ehunka ondarrutarren laguntza barik Zapato Azule ez zela posible izango. Eta 18 Zapato Azul pasatu arren, ez duzue ez indarrik ezta ilusio tantarik be galdu. Bene-benetan, mila milioi esker parte hartzaile guztioi! Ez gara aspertuko esaten: Zuek barik Zapato Azule ez zen posible izango. Famaua zazee!
Baina badaude, gure iritziz, esker bereziak merezi dituztenak…
Alde batetik, gure eskerrik beroenak euskal prentsa, irrati, aldizkari eta webguneei, guk Zapato Azuleko berria bota eta gure informazioa zabaldu eta txokoa egin diguten komunikabideei. Eurei esker etortzen dira milaka lagun Ondarroara Zapato Azule gurekin ospatzera. Eta bereziki Lea-Artibai , Mutriku eta Busturialdeko Hitza eta Nerea Bedialauneta bertako kazetaria nahi ditugu zoriondu, Zapato Azulari hain jarraipen estua egiteagaitik: Ez da lan erreza izango hain egunkari txikian, 33 herrietako berriak emoteaz gain, guri hain leku ederra (bai aurretik eta bai ostean orrialde osoak!) egitea.
Eta beste alde batetik, «eskerrik asko Ondarroako taberna eta jatetxiai bixartik aurrea eta datorren astin tzir emongozuen diro laguntziatxik» esaten dugu urtero balkoitik, inor aipatu barik, momentu haretan ez dugulako jakiten zeintzuk egingo diguten euren ekarpen ekonomikoa. Baina orain, hilabete beranduago, badakigu Zapato Azuleko taberna eta jatetxe babesleen izenak eta gutun hau aprobetxatu nahi dugu banan-banan aipatzeko. Artabide puntatik hasita: Batzokia, Noya, Basati, Antiguako Ama, Zigor, Leokadin Bodegoi, Cantabrico, Arkupe, Maddi, Dzanga, Kulixka, Gau-Argi, Lagun Artea, Sokoa, Idoia, Kabia, Gaztedi, Beikozini, Jai Braian, Kukua, Sutargi, Kirrixki, Alai, Zirimiri, Anaitasuna, Andik-Ona, Arrantzale, Apallu, Txanpa, Torrepe, Badis eta Mamu. Eta errekaren beste aldea ahaztu barik: Erretegi Joxe Manuel, Moby Dick, Hondartzako Txiringitoa eta Arrigorri ostatua. Zuen ekarpenek arnasa ematen diote Radixu proiektu komunikatiboari, eta indarra guri, Zapato Azule gure jai «txikia» antolatzen jarraitzeko. Eskerrik asko denoi eta animo, geroago eta gutxiago falta da hurrengo Zapato Azulerako ta! Agur-agur, matxe-matxe eta datorren urtera arte! Eta… akorda beti: AUIMINYULINBLU! LO BAILAO, BAILAO ESTA!!! Gora Nakarra!
–Nekane Akarregi Amutxastegi. Radixu Irratiaren izenean (Zapato Azuleko antolatzaileak).