Lekeitioko Gazte Asanbladak udaberrian martxan ipini zuen
Sustraiak mugituz mugimendua sustraitu dinamikari amaiera emango diote abuztuaren 7an eta 8an Gazteburua ospatuz. “Udabarrian hasitako prozesua amaituko dugu ekimen horrekin”, azaldu dute gazte asanbladako kideek.
Prozesuan 16 eta 26 urte bitarteko 160 gaztek parte hartu dutela jakitera eman dute. Horiek, herrian martxan jarri nahi dituzten proiektuen inguruko gogoetak egin eta proiektuak martxan jartzeko lehenengo pausoak eman dituzte. Gainera, ekainaren amaieran egindako alternatiba jardunaldietan herrian bertan edo beste herrietan martxan dauden proiektuak ezagutu ahal izan dituztela ere jakitera eman dute.”Egungo sistemari altenatibak eraikitzea posible dela ikusi genuen”.
Udaberrian hasitako dinamika horri amaiera emateko, bada, abuztuaren 7an eta 8an hainbat ekintza egingo dituzte.
Gazteburua, egitaraua.