Lea Artibaiko ekintzailearen eguneko une bat.
Bost ikastaro izango dira, denak doakoak eta Leartibai Garapen Agentziaren webgunean apuntatu behar da:
www.leartibai.com. Halaber, informazio gehiago nahi izanez gero
leartibai@leartibai.com idatzi, edota 946 169 088 telefono zenbakira deitu daiteke. Gainera, facebook-ean ere eskuragarri dago informazioa:
Lan bila tailerrak Lea-Artibai.
Tailerrak Lea-Artibai eskualdeko gazteei zuzenduta daude, haien lanerako aukerak hobetzen laguntzeko.
CV hobetzea (hiru ordukoak), gaitasun transbertsalak (hiru ordukoak), ekintzailetza (bi ordu eta erdi), erabakiak hartzeko gaitasuna (lau ordu) eta sormen tailerrak (lau orduko bi saio) prestatu dituzte.
Lehenengo ikastaroa, hilaren 24ean egingo dute Ispasterren. Bertan, besteak beste, Curriculum Vitaea hobetzeko eta elkarrizketak prestatzeko aholkuak emango dituzte. Bestalde, azken ikastaroa azaroaren 26an egingo dute Ondarroan. Orduan ekintzailetza landuko dute, eta enpresa berriak sortu dituztenen testigantzak entzuteko aukera egongo da.
Halaber, sormen tailerretan komunikazioa eta talde lana landuko dituzte. Erabakiak hartzeko gaitasunaren inguruko ikastaroetan parte hartzen dutenek, berriz,
Lego Serius Play izeneko metodologia bertatik bertara ezagutuko dute. Hau da, jolas batzuen bidez erabakiak nola hartu ikasiko dute. Bestetik, gaitasun transbertsalak deituriko ikastaroan enpresek bilatzen dutenaren inguruan ariko dira, eta eskualdeko enpresen testigantzak bilduko dituzte.
IKASTAROEN EGUTEGIA:
– Ispaster: Irailaren 24ean, 15:30etatik aurrera.
– Markina-Xemein: Urriaren 1ean, 15:30etatik aurrera.
– Markina-Xemein: Urriaren 8an, 16:00etan hasita.
– Ondarroa: Urriaren 20an eta 22an, 10:15etatik aurrera.
– Aulesti: Urriaren 27an eta 29an, 15:00etatik aurrera.
- ERABAKIAK HARTZEKO GAITASUNA:
– Lekeitio: Azaroaren 5ean, 15:00etan hasita.
– Markina-Xemein: Azaroaren 12an, 15:00etan hasita.
– Lekeitio: Azaroaren 19an, 17:00etatik aurrera.
– Ondarroa: Azaroaren 26an, 17:00etatik aurrera.