Domekan jokatu zuten Lekeitioko uretan bertoko zein Espainiako zenbait piragua elkarteetako ordezkariek. Gainera, Euskadiko itsas Kayak ligako azken froga izan da eta berton erabaki da ligaren garailea kategoria bakoitzean.
Sprinter kategoria eta tradizionala jokatu zituzten, eta besteak beste, Dzangako kirolari denĀ Mikel Alkorta
Peki lekeitiarrak irabazi zuen gizonezkoen senior mailan, kayak tradizionalaren kategorian.
Isuntza hondartzatik abiatu ziren, eta bertan izan zen baita helmuga ere. Bi ibilbide izan zituzten: Sprinterrentzako bat eta tradizional eta kadeteentzako bestea. Tradizionalen irteera eta Sprinterren irteera 12:00etan izan zen. Sprinterrek 12,7 kilometroko distantzia egin zuten, eta tradizionalek, bestalde, 9,5 kilometrokoa.
Guztira, hamazazpi piragua elkarteetako kideak lehiatu ziren. Taldekako sailkapenari dagokionez, P. Santanderrek lortu zituen puntu gehien: 105. Haren atzetik geratu zen 88 puntugaz Barrika P.T taldea. Hondarribia A.E. sailkatu zen hirugarren, 76 puntu bilduta.
Dzanga Piragua Elkartearen eskutik, hirugarren urtez egin dute txapelketa, eta oraingo honetan, berrikuntza bezala, zeharkaldi herrikoia ere burutu zuten. Bertan, 21 piraguazale elkartu ziren.