Aurten ere, Mutrikuko
Danok Bat pelotazale elkarteak binakako pala txapelketa antolatu du. Danok Batekoek iragarri dutenez, urriaren 10ean hasiko den txapelketan izena emateko epea zabalik dago. Interesatuek datorren astelehenera [urriak 5] arteko epea izango dute horretarako.
Iazko pala txapelketako irabazleak
Miruaitz frontoiko tabernara jo edota Danok Bateko kideekin kontaktuan jarri beharko dute txapelketan izena eman nahi dutenek, eta bikoteka 30 euro ordaindu. Era berean, zein mailatan (lehen mailan edota bigarren mailan) parte hartu nahi duten ere adierazi beharko dute.
Txapelketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, honako telefono zenbaki hauetara ere deitu daiteke: 617 723 456 (Danok Bat) edo 943- 60 41 91 (frontoiko taberna).