Aurrera Mendi Taldeak eta Ondarroako Gazte Asanbladak antolatuta, bigarren kilometro bertikala egingo da zapatuan [urriak 3].
Iaz estreinako egindako lasterketan egin modura, aurten ere parte hartzaileek Tontorramendiko gailurrera igo beharko dute aringa-aringa. Hitzordua, 12:00etan izango da Gaztetxe aurretik, eta proba bukatzean egingo da sari banaketa Gaztetxean bertan. Antolatzaileek iragarri dutenez, gainera, musikagaz girotuta egongo den luntxa egongo da sari banaketaren ostean.