Athletic Clubeko
ereserki ofizialaren letra egn zuen 1983an.
Aliron-en lehen konpasak ditu, bai eta
Aupa Gaztiak kalejirarenak ere, klubaren historiagaz zerikusia duten doinuak biak.
Zubikarai eta Bernaola. Argazkia: Athletic Club agiritegia
Athletic -ek jakitera eman duenez, 1982-83 denboraldian, Pedro Aurtenetxek zuzentzen zuen Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak klubeko ereserki ofiziala izateko garaia zela erabaki zuen, historian lehendabizikoa izango zela, eta horren ardura Carmelo Bernaolari eman zion.
Hark askatasun osoa zeukan nahi zuena egiteko, hau da, zerotik hasteko, eta Feliciano Beobideren Altza Gaztiak kalejira moldatu zuen. Berrikuntzarik nagusiena Antton Zubikarairen letra izan zen, euskaraz, xume eta erraztasuna bilatzen zuen, identifikatzeko erraz ziren ahotsen bitartez. Bestalde, musika Jose de Olaizolak eta Feliciano Beobidek konposatutako da, Carmelo Bernaolaren moldaketekin.
Kulturari eskainitzako ibilbidea
Antton Zubikarai (Ondarroa 1945-2015) Madrilen bizi zen 1977ra arte, Bilbora itzuli baino lehen. Deia egunkarian egin zuen lan, aldizkari eta argitalpen espezializatuetan laguntzen zuen bitartean. Hitzaldiak, mintegiak, udako ikastaroak eta beste hainbeste ekimenetan parte hartu zuen. Bilbao. Música y músicos (Laga Argitaletxea) liburua idatzi zuen, eta taldeka idatzitako hainbestetan aritu zen. CEM Juan de Antxietan irakaslea izan zen, eta geroago, Jesus Aranbarri Udal Kontserbatorioan eta Musikenen, Euskal Herriko Goi Kontserbatorioan. Gainera Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren akademikoa izan zen. Augustin Zubkarai historialari, kazetari eta idazlearen semea zen.