Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak lurraldeko alkateekin bilerak egiten jarraitzen du, agendan dituzten proiektuak aztertzeko. Gaur goizean, [urriak 2] Jesus Iriondo Etxebarriko alkatearen eta Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkatearen txanda izan da.
Juan Jose Txurruka Markina-Xemeingo alkatea eta Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundian. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Gaur eginiko bileretan, Rementeriak berriro azpimarratu du oso garrantzitsua dela hazkunde-eredu arrakastatsu bat sortzeko gai izatea. Izan ere, Rementeriak konpromisoa hartu du Bizkaia lurraldeko udalerri guztien artean eraikitzeko, eta hala egiten ari da. Eta gaineratu du talde-lana funtsezkoa dela Bizkaiak dituen erronkei aurre egiteko.
Jesus Iriondo Etxebarriko alkatea eta Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundian. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia