Hirugarren Benito Ansola Sariak jarri dituzte martxan
Euskaltzaleen Topaguneak,
Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak,
EHUko Mikel Laboa katedraren babesagaz eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren laguntzagaz. Lehiaketaren helburua,
euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntza ematea da. Horretarako, ikus-entzunezko proiektu bat ekoizteko 3.000 euroko saria jasoko du irabazleak, eta 2016ko irailera bitartean izango du denbora proiektua gauzatzeko. 2016ko Euskal Zine Bileran aurkeztuko da ikus-entzunezkoa.
2012ko Benito Ansola Sarietako irabazleak, abenduaren 1ean egindako sari banaketaren ostean. Maria Elorza, Maider Fernandez eta Aitor Gametxo, Topaguneko Aritza Escandon eta Benito Ansolarekin. Argazkia: Topagunea Hedabideak
Parte hartzaileek, urriaren 16ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera, eta azaroan, Lekeitioko Euskal Zine Bileraren itxiera ekitaldian jakinaraziko da irabazlearen izena.
Deialdian parte hartu nahi duten gazteek, ikus-entzunezko lanak (fikzio, sorkuntza, animazio nahiz dokumentalak) egiteko proiektuak aurkeztu behar dituzte 2015eko urriaren 16a baino lehen. Euskararen presentzia ezinbestekoa izango da.
Benito Ansola Sarien oinarriak egitasmoaren webgunean daude ikusgai.