Munitibarko udalak Udal Euskaldunen Mankomunitateagaz elkarlanean eskainiko du ikastaroa, eta udalak diruz lagunduko du.
Euskara ikastaroan parte hartzeko asmoa duten bizilagunek urriaren 23a arteko epea dute izena emateko. Gero, hilabete honen azken astean apuntatu diren guztiekin bilera egingo dute ikastaroen ordutegiak zehazteko eta horren inguruko informazioa eta azalpenak emateko.
Kurtso osoko ikastaroa izango da. Hau da, azaroan hasi eta ekainera bitartean egongo da euskara ikasi eta lantzeko aukera. Oraindik guztiz zehaztu ez duten arren, seguruenik astelehenetik eguenera arte egingo dituzte saioak.