Zapatuan [urriak3] egin zen kilometro bertikalaren parte hartzeagaz pozik agertu dira
Aurrera Mendi Taldea eta Ondarroako Gazte Asanblada. Euren arabera, bigarren urtean iaz baino jende gehiago parte hartu du. Guztira, adin guztietako 25 lagun animatu ziren Gaztetxetik hasi eta Tontorramendirako ibilbidea aringa-aringa egiten.
Helmugara heltzen lehenak Ainara Arrizabalaga eta Igor Urionabarrenetxea izan ziren. Nesketan, bigarren postua Izaskun Bedialaunetak eskuratu zuen, eta mutiletan Asier Astigarragak eta Ekaitz Solabarrietak osatu zuten podiuma.