Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu Ziortza-Bolibarren, marihuana lapurtzen saiatzeagatik eta tiro egiteagatik
Ondarroako ertzain etxeko ertzainek egin zituzten atxiloketak. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 62 eta 56 urteko bi gizonezkok hainbat tiro bota zituzten airera, beste bi gizonezko marihuanak lapurtzen harrapatu zituztelako. Marihuanak tiroak bota zituzten gizonezkoen negutegian zeuden.
Gertakaria martitzen [urriak 6] arratsaldean [13:15 inguruan] gertatu zen. Ertzaintzak herritar baten abisua jaso zuen. Herritarrak ertzainei esandakoaren arabera, tirokatu egin zuten eta furgoneta baten kalteak eragin zizkioten. Herritarrak ertzainei onartu zien marihuana landareak lapurtzen ahalegindu zela, beste lagun batekin. “Marihuanak furgonetan sartzen ari zirela, bi gizon agertu zirela esan zuen herritarrak. Gizonezko bat arma batekin zegoela eta besteak beisboleko batea zeukala zioen”. Eskopeta zeraman gizonezkoak hainbat tiro airera bota zituela eta besteak bateagaz furgonetako kristala apurtu zuela kontatu zuen marihuana lapurtzen zebilenak.
Informazio horren jakitu, ertzainak marihuanak zeuden negutegira gerturatu ziren. Eta han aurkitu zituzten beste bi gizonezkoak. Gizonezkoek kontatu zutenaren arabera, bietako batek marihuana lapurtzen harrapatu zuen bat eta oihu egitean, lapurtzen ari zenak aurre egin ziola kontatu zuen. Horren aurrean, beste gizonezkoari laguntza eskatu ziola kontatu zuen. Eta bigarren gizonezkoak bi tiro airera bota zituela esan zuen.
Armak atzeman ostean (bi karabina eta eskopeta bat), ertzainek 62 eta 56 urteko gizonezkoak atxilotu zituen, erasotzen ahalegitzea, kalteak eragitea eta osasun publikoaren aurka egitea leporatuta. Izan ere, ertzainek 17 marihuana landara atzeman zituzten negutegian.
Ertzainei deitu zienak eta aldi berean marihuana lapurtzen saiatu zenak 28 urte ditu eta haren lagunak 25. Azken hori, gainera, 23 aldiz izan dela atxilotua jakitera eman du Ertzaintzak.
Lau atxilotuak Gernika-Lumoko epaitegitik pasatu dira gaur [urriak 7].