Kezkatzeko moduko joerak eta jarrerak ikusten ditu udalean Lekeitioko EH Bilduk. “Argi gorriak pizteko moduko joerak ari dira nagusitzen Lekeitioko udal gobernuan erabaki txiki zein handiak hartzeko moduan”, azpimarratu dute.
Lekeitioko EH Bilduko zinegotziak: Andoni Seijo, Ainhoa Lopez eta Edriga Aranburu, prentsaurrekoan.
EH Bilduren ustez, aurreko agintaldi osoa EH Bilduren udal kudeaketa erasotzen ibili ostean, azken hauteskundeek ezustean harrapatu ditu EAJkoak. U
dal kudeaketaren ardura euren gain duten arren horretarako egokitu barik daudela diote. Hau da, “sortu izan zuten errealitate birtualaren gatibu” bihurtu direla.
“Gezurrak eta azpikeriak behin eta berriro errepikatuz, euren buruetan errealitate birtuala sortu zuten. Legealdi erditik aurrera gainera, marketinean arituak eurak, kanpo ederrarenak egiteari ere ekin zioten. Hartara, batari eta besteari, hau eta hori eskeiniz jardun zuten, sentzudun edonork jakin arren ezinezko baietzak eta eskeintzak zirela”.
Horren guztiaren adibide dela dio EH Bilduk udaleko liberatuen gaia. “G
ehiegizkoa ei zen liberatu bi udal kudeaketarako. Hasi berri dugun legealdi honetako lehen osoko bilkuran horixe bera erabaki zuten, liberatu bi. Eta soldataren igoera”, nabarmendu dute.
Bestalde, “nahiz eta udal kudeaketan ezer ez egitea ezinezkoa dela ondotxo jakin” EAJk aurreko udal kudeatzaileek ez zutela ezer egiten “gogaitu arte” errepikatu zutela esan dute. “
Aurreko kudeaketaren ondorioz baina, abian daude dagoeneko Isuntzaren sapaiko konponketa lanak eta baita San Juan – Santa Katalinakoak ere, esate baterako. Esan beharrik ez dago ez direla azken lau hilabeteotako emaitzak”.
Informazio falta
Informazio falta ere aurpegiratzen dio EH Bilduk udal gobernuari. Orain arteko erabaki guzti-guztiak prentsaren bidez edo osoko bilkuran galdetuta jakin dituztela azaldu dute. “
Aurreko legealdiko azken osoko bilkuran, gaur alkatea den Koldo Goitiak komunikazio eta informazio eza leporatu zigun. Gainera, alkate izendatu berritan, elkarlanerako eskeintza barreiatu zuen han eta hemen. Kontua bestea da, esanek ekintzekin egin behar dutela bat eta kontraesan sakon hori da nagusi Lekeitioko Udalean”.
Udal batzordeak ere ez direla hasi gogora ekarri du EH Bilduk, eta ondorioz batzordeetako parte diren eragileen eritziak ez dituztela aintzat hartu. “
Joera honek sortarazten digun kezka jakinarazi genien, baina oraingoz alperrik izan da”.
Azkenik, Lekeitioko udal gobernuak hizkuntzarekiko daukan jarrera salatu dute. Diotenez, komunikazio ofizialetan atzerakada nabarmena izan du euskarak eta Uemako partaide izatearena ere kolokan jarri dute.
“Euskara, orain arte, lan tresna izan dena ematen du aurrerantzean izaera hori galtzeko zorian dagoela. Azken batean, euskararen normalizazio prozesuan eredu izan behar duen erakundea atzeraka jarri dutela deritzogu”.
Egoeraren gordintasuna ezkutatu barik, guztia norabide egokian ipintzen jadungo dutela azpimarratu dute EH Bilduko zinegotziek.